Tradizioak agindutakoa jarraikiz, txupinaren jaurtiketak abiatuko ditu festak barikuan, 1900etan; ondoren jolasak izango dira neska-mutilentzat. Era berean, herri-parrillada eta disko-festa izango dira, azken hori Xaiborrek gidatuta.
Egitaraua
Irailak 9, barikua
- 19:00etan, txupina eta kalejira.
- 19:30ean, haurrentzako jolasak.
- 20:30ean, herri-parrillada.
- 21:30ean, disko-festa Xaiborregaz.
Irailak 10, zapatua
- 09:00etan, diana eta kalejira.
- 10:00etan, herri-ibilaldia Enekuritik.
- 11:00etan, haurrentzako puzgarriak, iluntzera arte.
- 12:00etan, paella-txapelketa.
- 15:00etan, paellen aurkezpena.
- 18:00etan, Olgetan Solas. Familiarteko jolasak.
- 18:30ean, partxis-txapelketa.
- 18:30ean, mus arin txapelketa.
- 20:00etan, haur-jolasak.
- 21:30ean, sardina-jana.
- 23:00etan, dantzaldia goizaldera arte River taldeagaz.
Irailak 11, domeka
- 09:00etan, diana eta kalejira.
- 11:00etan, gaztetxoentzako tortilla txapelketa.
- 13:00etan, meza, auzoko hildakoen alde.
- 14:00etan, Erandioko musika-bandaren emanaldia.
- 15:00etan, herri bazkaria (Serapio tabernan edo txosnan eman daiteke izena, domeka baino lehen).
- 17:30ean, Bazkalondoan, Kidam magoa.
- 18:00etan, haurrentzako jolasak.
- Ondoren, jaiak amaitzeko, txokolate-jana.