Azokak Erandioko Udalaren eta BBK finantza-erakundearen babesa dauka. Era berean, Jaurlaritzaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azoken zirkuituaren barruan dago.
Athletic Goitiko Taldeak antolatuta, domeka honetan, irailak 11, Nekazaritza Ekologikoaren Azoka izango da Astrabuduan, goizeko 10:00etatik 15:00etara. Bertako Jose Andres Mendiguren plazan egingo dute feriaren 17. edizioa. Interesdunek erruz topatuko dituzte barazkiak, loreak, landareak, txakolina, gazta eta abarren erakusketa- eta salmenta-postuak.
Azokak Erandioko Udalaren eta BBK finantza-erakundearen babesa dauka. Era berean, Jaurlaritzaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azoken zirkuituaren barruan dago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!