Beste jarduerak honakoak dira: motibazioa lantzekoa, curriculuma eta video-curriculuma osatzen ikastekoak, lan-elkarrizketa prestatzekoa, lana topatzeko sare sozialen erabilpena, elikagaiak manipulatzekoa, sorkuntza-paketeak, Photocall-markoa egitea, funkya, pilates, zumba, adimen emozionala lantzea, ingeles-ikastaroa eta puntua.
Argibide gehiagorako, Erandioko Gazteria Sailarengana jo daiteke, gazteria@erandioko-udala.net posta elektronikoan edo 946 025 891 telefonoan.
Aisialdiko begirale ikastaroa
Aisialdi begiraleak haur eta gazteentzako aisialdiko ekintzak era hezitzailean antolatzeko eta dinamizatzeko gai dira. Ikastaro hori 200 ordu teorikoz eta 120 praktikoz osatuta dago. Derrigorrezkoa da orduak %100ean betetzea. Titulua eskuratzeko memoria teorikoa eta praktiketako memoria entregatzea ere nahitanahiezkoa izango da.
Ikasleek, Eusko Jaurlaritzako dekretuan agertzen den bezala, 18 urte izen beharko dituzte titulua tramitatzeko momentuan.
Ikastaroaren datak:
- Irailak 17-18 (Aterpetxea).
- Irailak 30 – Urriak 1.
- Urriak 15-16 (Aterpetxea).
- Urriak 28-29.
- Azaroak 11-12.
- Azaroak 25-26.
- Abenduak 16-17.
- Urtarrilak 13-14.
- Urtarrilak 27-28.
- Otsailak 11-12 (Aterpetxea).
- Otsailak 17-18.
- Martxoak 3-4.
- Martxoak 17-18.
- Apirilak 1-2 (Aterpetxea).
- Apirilak 21-22.
- Maiatzak 5-6.
Ordutegia: ostiraletan, 18:30etik 21:00ak arte; eta larunbatetan, 10:00etatik 19:30ak arte. Aterpetxeko asteburuetan, larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30era.
Lekua: Astrabuduko anbulatorio zaharra.
Prezioa:
- 18 eta 30 urte bitarteko Erandioko edo Txorierriko Mankomunitateko erroldatuak: 150 euro.
- Erandioko edo Txorierriko Mankomunitateko gainontzeko erroldatuak: 200 euro.
- Ez-erroldatuak: 250 euro.
Izena emateko epea: Irailaren 9ra arte.
Aisialdiko Begirale tituluagaz hainbat esparrutan egin daiteke lan: aisialdian (olgetarako zentroetan, udaleku eta kanpaldietan, udako landetxeetan...); eskolako zerbitzu osagarrietan (patioan, jantokian, eskolaz kanpoko jardueretan...) eta zentru irekietan zein ume edo gazteentzako edozein hezkuntza ekipamenduan.
Beste ikastaro batzuk
Sorkuntza-paketeak
Data: irailak 23.
Izena emateko epea: irailaren 9ra arte. Ordua: 18:00-21:00 h.
Lekua: Postetxe zaharra (Altzaga). Prezioa: 3 / 4 / 5 euro.
Egin ezazu zure Photocall-markoa
Data: irailak 30.
Izena emateko epea: irailaren 16ra arte. Ordua: 18:00-21:00 h.
Lekua: Postetxe zaharra (Altzaga). Prezioa: 3 / 4 / 5 euro.
Funkya
Data: irailak 21 eta 28, urriak 5, 19 eta 26, azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30.
Izena emateko epea: irailaren 9ra arte.
Ordua: 20:30-22:00 h.
Lekua: Ana Rosa Tercero Ikasgela (Altzaga).
Prezioa: 35 / 45 / 55 euro.
Pilates
Data: irailak 19, 21, 26 eta 28, urriak 3, 5, 10, 17, 19, 24, 26 eta 31, azaroak 2, 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28 eta 30.
Izena emateko epea: irailaren 9ra arte.
Ordua: 16:30-17:20 h.
Lekua: Altzaga kiroldegia.
Prezioa: 45 / 90 euro.
Zumba
Data: irailak 22, 27 eta 29, urriak 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25 eta 27, azaroak 3, 8, 10, 15, 17, 22, 24 eta 29, abenduak 1.
Izena emateko epea: irailaren 12ra arte.
Ordua: 17:00-17:50 h.
Lekua: Altzaga kiroldegia.
Prezioa: 45 / 90 euro.
Adimen emozionalari buruzko tailerra (Nork bere buruarekin lan egitea)
Data: irailak 22 eta 29, urriak 6 eta 27, azaroak 3,10, 17 eta 24, abenduak 1.
Izena emateko epea: irailaren 12ra arte. Ordua: 18:30-20:30 h.
Lekua: Postetxe zaharra (Altzaga). Prezioa: 25 / 30 / 35 euro.
English Speaking Eskolak
Eguna: asteazkena edo osteguna, aukeran. Asteazkenak, Josu Muruetako gela urdina (Astra- budua): irailak 28, urriak 5, 19 eta 26, azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30, abenduak 7 eta 14. Ostegunak, Bekoa ikastetxea (1. solairua - Behar- gintza) (Altzaga): irailak 29, urriak 6, 13, 20 eta 27, azaroak 3, 10, 17 eta 24, abenduak 1 eta 15.
Izena emateko epea: irailaren 14ra arte.
Ordua: 18:30-20:30 h.
Prezioa: 25 / 35 / 45 euro.
Mailari buruzko proba bat egingo da ikasturtea hasi aurretik.
Puntua
Data: irailak 26, urriak 3, 10, 17 eta 24, azaroak 7, 14, 21 eta 28.
Izena emateko epea: irailaren 14ra arte.
Ordua: 18:00-20:30 h.
Lekua: Josu Muruetako gela urdina (Astrabudua). Prezioa: 25 / 30 / 35 euro.