Izan ere, Erandion jokatu ziren Estatuko Txapelketa eta Espainiako Koparen lau etapetatik azkena. Hala, Bierzokoak iazko garaipena berretsi zuen txapelketari dagokionez. Halere, Alvarezek gutxigatik errepikatu zuen garaipena, Jacobo Bastos galiziarra berarengandik 28 milakora sartu baitzen. Era berean, Ivan Marcos leondarrak Alvarez baino 319 milako gehiago behar izan zituen zirkuitua osatzeko. Laugarren postuan Calixto Garcia geratu zen, 46 segundo eta 326 milakogaz.