Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2016

Arrastian asanblada irekia egingo du Ahal Duguk Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 7a, 12:38

Gaur, eguaztena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpaina prestatzeko asanblada irekia egingo du Erandioko Ahal Dugu alderdiak Astrabuduan. Hitzordua 19:00etan ipini dute, Astrabuduko San Lorentzo kaleko 9. atariko lonjan, Centralita tabernaren ondoan.

Ahal Dugu hauteskundeetara aurkeztuko da Elkarrekin Podemos koalizioan, Ezker Anitza eta Equo alderdiakaz osatutakoa. Osagai berberakaz, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak 4.165 boto lortu zituen Erandion pasa diren Espainiako Hauteskundeetan, ekainaren 26an; udalerriko lehen indarra izan zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun