Hitzordua 19:00etan ipini dute, Bekoa ikastetxeko Berbotsen lokalean, 2. solairuan. Bertara hurbil daitezke Berbotseko kideak zein Erandio euskaldunago izan dadin behar egiteko prest dagoen pertsona oro.
Euskaltzaleek hainbat ekimen antolatzen dute urte osoan, esaterako: Kanpomartxo festa, Berbalagun programa, berbatxangoak, Euskarak 365 egun izenekoa, Altzagako jaiak, Gabonetako Bertso-jira eta abar.