Hala ere, ordutik, hamabi beharrean, sei taldek baino ez dute jotzen Altzagan eta Astrabuduan. Bariku arrastian (07:00etan), zapatu osoan (12:00etan eta 19:00etan) eta domeka eguerdian (12:00etan) kaleak musikaz beteko dituzte bandek, bi auzoetan aldi berean. Ondokoak dira Erandiora hurreratuko diren taldeak: Monstruos de la Universal, The Derty Gerties, Radiophonic West Band, La Parrus, Pistons Flingueurs eta Bokale Brass Band. Aipatutako azkenengo musika-banda horrek New Orleans-eko doinuak ekarriko ditu gurera.
Emanaldiak
Irailak 16, barikua
Altzaga
- 19:00 Monstruos de la Universal.
Astrabudua
- 19:00 The Derty Gerties (Errioxa, Espainia).
Irailak 17, zapatua
Altzaga
- 12:00 Radiophonic West Band (Frantzia) eta Bokale Brass Band (New Orleans, AEB).
- 19:00 La Parrus (Valladolid, Espainia) eta Pistons Flingueurs (Toulouse, Frantzia).
Astrabudua
- 12:00 La Parrus (Valladolid, Espainia) eta Pistons Flingueurs (Toulouse, Frantzia).
- 19:00 Radiophonic West Band (Frantzia) eta Bokale Brass Band (New Orleans, AEB).
Irailak 18, domeka
Altzaga
- 12:00 The Derty Gerties (Errioxa, Espainia).
Astrabudua
- 12:00 Monstruos de la Universal.