Aurtengoa eskolaren 35. denboraldia izango da. Eskarmentu handi horrez gainera, eskolak badu neska-mutilek, emakumeek eta gizonek osatutako "kirol talde handia mantentzen segitzeko ilusioa" ere. Denera, 80 ikasle dira orain arte eskolan; eskola- eta herri-mailetako probetan eta lehiaketa federatuetan parte hartzen dute, lurralde, erkidego eta Estatu kategorietan. Halere, "kirol-emaitzak lortzea" soilik da helburua helduakaz. Txikiakaz, ordea asmo nagusia da "formakuntza egokia ematea kirolari gisa" eta beti "ikasle bakoitzaren adina kontuan hartuta", Lópezek nabarmendu duenez.
Gaur egun, entrenatzeko lau talde misto dituzte, Altzagan eta Astrabuduan, kirolarien adinaren arabera.
Bestalde, pasa den denboraldian atleta erandioztarrek 31 domina lortu zituzten txapelketa ofizialetan; haietako norbanako edo taldekako 14 txapelketa-tituluakaz batera. Eskolan lantzen dituzten atletismoaren modalitateak honakoak dira: lasterketak (errelebo-, abiadura, iraupen-, kros eta martxa), jauzia (luzera-, altuera- eta hirukoitza) eta jaurtiketa (pisu-, disko- eta xabalina-). Gainera, astialdi-jarduerak egiten ohi dituzte; besteak beste, gazte-aterpeetan egonaldiak, Gabonetako Umeen Parkera irteera, eta txangoak mendira eta hondartzara.
Argibide gehiagorako, eskolaren posta elektronikora idatz daiteke: atletaerandio@telefonica.net.