Hala ere, adierazpena aurretik adostu zuten alderdi guztiek, Osasun Batzordea Informatiboan. Udalerriko Ahal Dugu alderdiaren arabera, Ganemos Erandio herri-plataformak bultzatu zuen testua.
Erandioko Udalbatzak Osakidetzari eskatu dio pediatrian espezialista bat jar dezan, Erandiogoikoko osasun-zentroan. Pasa den uztailaren 28ko udal bilkurara bertaratutako alderdi denek (EAJ, PSE-EE, Ganemos, PP eta talderik gabeko zinegotzia) onartu zuten adierazpen instituzional hori. Udal bilera hartan EH Bildu ez zen izan, Azpiegitura herri-sozietateagaz sinatutako hitzarmenaren harira Udal Gobernuak hartutako jarrera salatzeko.
Hala ere, adierazpena aurretik adostu zuten alderdi guztiek, Osasun Batzordea Informatiboan. Udalerriko Ahal Dugu alderdiaren arabera, Ganemos Erandio herri-plataformak bultzatu zuen testua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!