Ibilbide denak goizeko 10:00etan hasiko dira eta irteeraren aurreko egunera arte izena eman daiteke. Herriaren «iraganeko eta gaurko historia» ezagutarazi gura du ekimenak. Izen-ematerako eta argibide gehiagorako honako bitartekoak erabil daitezke: 944 175 616 telefonoa eta behargintza@erandioko-udala.net posta elektronikoa.