Wilson & Willsonetis 2010eko otsailean sortu zen, Adolfo Cabrales "Fito" rock artistari tributua egiteko, blues eta rock & roll musikari handien eskutik. Izan ere, Wilson & Willsonetis taldeko musikariek aitortu dutenez, "tributua egiteko asmoz, kantuak eta horien aldaera denak ahalik eta gehien mimatzen saiatzen gara, bertsioak egiten ditugun musikaren antzeko soinua egiteko; gure gitarrek Fito eta Carlos Rayaren estilo berean egiten dute lan, eta material berbera (gitarrak, anplifikadoreak...) erabiltzen ditugu, banda sendo eta biribila izanik, Fito & Fitipaldis taldearen estilo puruenean. Bestetik, saxoak melodiak definitzen ditu, Javier Alzolak bezala baina onena, zalantzarik gabe, ahotsa da, izan ere, jendeak jarraitu egiten du, Fito Cabralesen oso antzekoa den ahotsa baitaukagu".