Bestalde, Euskotrenek jakinarazi duenez, alde berritzailea izango du garraio publikoko gainerako enpresen aplikazioen aurrean: SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera. Dei hori aktibatuz gero, abisua Euskotreneko kontrol postura ere iritsiko da, eta hori treneko edo tranbiako makinariagaz edo gidariagaz harremanetan jar daiteke berehala aurre egiteko. Konpainiaren arabera, "funtzionaltasun hori trenetan eta tranbietan gizabidearen aurkako edozein portaeraren gainean –liskarrak, zaratak eragindako eragozpenak edo eserlekuen gainean oinak jartzeagatik– Euskotreneko sistema zentralari komunikatzeko aukeragaz indartuta etorriko da. Euskotrenen egindako joan-etorrietan segurtasun bermatu nahi duten bi funtzionalitate horiek aktibatzeko beharrezkoa izango da erregistratzea, ezinbesteko zenbait datu emanez". Azkenik, zerbitzuaren hobekuntza lagundu ahal izango da iradokizunen, kexen edo esker onen izapide sistemari esker.
Android eta iOS mugikorrentzako gailuak dituzten Euskotreneko erabiltzaileek Euskotreneko aplikazio ofiziala eta doakoa jaitsi daiteke Google Play eta App Store denda birtualetatik.