Lehen bilera “erabat arrakastatsua izan zen: ikasle andana hurbildu zen, batzordean parte hartzeko gogoz”, irakasleak baloratu eta eskertu duenez, “oso pozgarria baita guretzat ikasleengandik jasotako erantzun hori”. Norbaitek pasa den barikuko deialdira huts egin baina parte hartzeko asmoa baleuka, oraindino badu aukera izena emateko, batzorkideakaz edo irakasleakaz harremanetan ipiniz.