Denera, aparkatzeko 305 leku daude parking horretan, honako ibilgailuetarako: 250 auto, 30 motor, 4 kamioi, autobus bi, dozena bat furgoneta eta beste 7 leku, mugikortasuna mugatuta daukaten pertsonen ibilgailuetarako.
Parking-aren lan horiek beste ekimen bat izan dira, Astrabuduko trafikoaren arazoa arintzeko Udalak martxan jarritako neurri-multzo baten barruan, udal iturriek azaldu dutenez. Auzoaren "gaitz endemikoa" leuntzeko asmoz, gutxienez beste hiru operazio daude martxan edo egongo dira, beti ere Udal Gobernuak zabaldutakoaren arabera:
- Atxutegi kalean noranzko bakarra jartzea, 19 leku irabazteko.
- Ignacio Aldekoa ikastetxean aparkatzeko baimena ematea, eskolaz kanpoko ordutegian, aste-akabuetan eta oporretan: 25 leku dira. Orain arte, irakasleek baino ez zuten autoa uzteko baimena.
- El Valle tabernaren ondoan eraikitzen dabiltzan etxaldean 52 leku aurreikusi dira epe labur baterako. Publikoak izan dira.