Lehiaketa banatuta dago maila bitan: lehenengoa, 12 eta 17 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dagoena; bigarrena, 18 eta 26 urte arteko gazteei begirakoa da. Lehiaketan, lehenengo mailako irabazleek 250 euroko txartela jasoko dute, udalerriko dendetan erosteko balio duena. Lehenengo kategoriako aipamen berezia dutenek, berriz, 100 euroko bonua jasoko dute. Bigarren mailako irabazleek eta aipamen bereziko saridunek ere sari berdinak jasoko dituzte.
Erandioko lekuko lehiaketan parte hartzeko epea joan den irailaren 9an hasi zen, eta azaroaren 9ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko aukera. Lehiaketako proiektu irabazleak Beldur Barik Udal Sari Banaketan jakinaraziko dituzte. Udalak jakinarazi duenez, eguna eta lekua oraindino zehaztu barik daude.