Mutrikuko portuan dagoen olatuen instalazioak darabilen teknologia bera erabiltzen du, baina buia formako gailu batean, itsaso zabalean erabiltzeko egokituta dagoena.
Udaberrian, Mutrikuko energia-instalazioan probak egin dituzte. Horiek balio handiko datuak lortzeko aukera eman dute, errendimenduaren eta sorkuntzaren inguruko datuak, hain zuzen ere. Aurrerantzean, Armintzako kostaldean dagoen Bimep estazioan egingo dituzte probak, urtebetez.