Astrabuduko Getxo kalean dagoen Extremadurako Etxea 50 etorkinek zabaldu zuten 1979an. Ordutik hona, lurralde hartako kultura, ohiturak eta gastronomia ezagutzera ematea izan da bertoko bizilagunen helburua. Besteak beste, La Encina abesbatza eta Virgen de la Montaña dantza-taldea osatu zituzten; gaur egun, zumba, pilates eta ehoziri-lanen ikastaroak egiten dituzte bertan. Baina, urtero antolatzen duten Extremadurako Astea ez da bakarrik lurralde horretako adierazpen kulturalak erakustera mugatzen. Astrabuduko hainbat elkarteren laguntzaz, Euskal Herriko ohiturak ere lau haizetara zabaltzen dituzte.
Egitaraua