Izan ere, "aurreko ikasturteko ildoari jarraituz, LOMCEri ez esateaz gain, Euskal Herriko hezkuntza-sistema propioaren bidean urratsak eman nahi ditugu", azaldu dute Altzagako kideek. Gogora ekarri dutenez, "ekainean, Eusko Jaurlaritzak ez zigun Klaustroan eta Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG) adostutako egutegia onartu eta ikasturte honetan ere, gorriz agertzen zaizkigun egun batzuk inposatutakoak dira. Jai arrotzak, gure hezkuntza proiektuaren aurka daudenak. Lehenengoa, urriaren 12a". Horri erantzun diote gaur goizean, baikortasunez: "txikitasunean garaipenak eginez, handitasuna aldatzea lortuko dugulako!".