Saio bakoitzean, 12-15 umez eta beraien guraso edo familiako kideez osatutako taldeak izango dira. Ekintza denak euskaraz garatuko dira, beraz umeakaz datozen helduak euskaraz komunikatzeko gai izan beharko dute, tailerretako harreman hizkuntza bakarra euskara izango baita, umeakaz zein nagusiakaz. Ume bakoitza, gehienez heldu bategaz egon ahal izango da tailerrean, heldu bakoitzak aldiz, gehienez, hiru umeren ardura eduki ahal izango du.
Zapatuan programaren helburu nagusiak bi dira. Alde batetik, egoera ludikoetan, euskara modu positiboan bizitzea lagunartean eta senitartean. Beste aldetik, familia euskaldunei elkarren artean ezagutzeko guneak eskaintzea, euskaraz aritzeko aisialdiko ekintzen bidez.
Izen-ematea internet bidez egin ahal izango da eguaztenetik aurrera, honako webgunean: Erandiokoeuskarazerbitzua.eus. Inskripzio bana egin beharra dago tailer bakoitzerako, epea zabalik egongo da urriaren 5etik tailer bakoitza egin aurreko astelehenera arte.
Edozein zalantza daukanak Erandioko Euskara Zerbitzuagaz harremanetan jar daiteke, honako bitartekoen bidez: euskara@erandioko-udala.net posta elektronikoa eta 944 890 128 telefono zenbakia.
Antolatzaileen oharrak umeen senideentzat
- Ezin bazarete etorri, garaiz abisatu! Zuen ordez beste familia bat etorri ahal izango baita.
- Garaiz joan, antolatzaile, irakaslea eta beste familiengatik.
- Dakizun euskara erabili, umeekin zein helduekin.
- Tailerrak denontzat dira, umeek eta helduek elkarrekin gozatzeko.
Egitaraua
- Urriaren 22an, eraikuntza- eta sormen-tailerra, Erandiogoikoko gizarte etxean.
- Urriaren 29an, mozorro-tailerra, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
- Azaroaren 5ean, globoflexia-tailerra, Altzagako Ludotekan.
- Azaroaren 12ean, sukaldaritza-tailerra, Erandiogoikoko gizarte etxean.
- Azaroaren 19an, barreterapia-tailerra, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
- Azaroaren 26an, itzalezko titere-tailerra, Altzagako Ludotekan.
- Abenduaren 3an, eskulan-tailerra, Erandiogoikoko gizarte etxean.
- Abenduaren 10ean, kli kla berzikalpen-tailerra, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
- Abenduaren 17an, musikoterapia-tailerra, Altzagako Ludotekan.