Garraio-erakundearen arabera, "nabarmen hobetu ahal izango da trena errepideko ibilgailuekin eta oinezkoekin batera ibiltzen den puntu kritiko horietako segurtasuna". Aukeratutako sei puntuak trenbide bakarreko pasaguneak dira eta hesi bidezko babes-sistema duten. Gero, ETSren sareko beste trenbideen bide-gurutze batzuetara zabalduko dute sistema. Aurretik, teknologia hori probatu dute Basauriko Urbiko trenbide-pasagunean.