Morilloren ustez, Astrabudukoa bezalako saioak "ikasteko modu ederra dira, idazlearentzat nahiz irakurleentzat. Hori bai, zenbat buru, hainbat hitzaldi mota. Denetariko ekitaldiak sortzen dira. Funtsezkoena, esango nuke, literatura egitea da. Literatura bizitza da, sua, indarra, magia eta lilura".
Saioa irekia eta doakoa da, baina liburuzainek eskatu dute joanez gero aurretik abisatzeko, lekua mugatua baita.Horretarako, honako bideak erabili daitezke: 944 672 946 telefonoa eta 371 luzapena edo astlib@erandioko-udala.net posta elektronikoa.