Bihar, zapatuan, ostera, lehiatzeko eguna helduko da. Goizeko 09:00etan zabalduko dute Nazioarteko IV. Putxera Kriteriumaren izen-ematea, 11:00ak arte. Eltzeak berotu eta babak bor-bor ipini ondoren, 13:00 eta 13:30 bitartean izango da gutiziak aurkezteko unea. Irabazleak nortzuk diren jakingo da 17:00etan, sari-emanaldian. Saririk garrantzitsuena txapela, garaikurra eta 200 euro izango da. Erandioko sukaldaririk onenek ere sariak izango dituzte. Argazki-lehiaketa ere izango da. Bestalde, Mendibaiarte abesbatzak kantatuko du goizean, eta 19:00etan kontzertu bat egongo da.