Hala, interesdunek "Erandioko edozein auzotan euskara praktikatu ahal dute", Berbalagun egitasmoan parte hartuz. Horren funtsa da "euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak ohiturarik ez dutenakaz elkartzea. Edozeinek parte har dezake: euskaldun zaharrek, euskaltegietako ikasle ohiek, irakasleek...", Hernandezek azaldu duenez. Modu horretan, ikasitako euskara, norberaren "inguruan praktikan ipintzeko aukera" eskaintzen diete parte-hartzaileei, "euskaldunak ezagutzeko eta euskaldun sarea" nork bere auzoan osatzeko aukera emanez.
Daborduko izena eman daiteke 667 995 716 telefonora deituz edo whatsapp-mezuren bat bidaliz edo berbalagunerandio@gmail.com posta elektronikora mezuren bat igorriz. Urte osoan egongo da zabalik izen-ematea.