Zeregin hori errazteko zerbitzu berezia eskainiko du Erandiobusak, hain zuzen ere. Erandioko Udalak jakinarazi duenez, goizeko 09:00etatik 14:00etara, orduero autobusa irtengo da Astrabuduko Iturribengoa zeharbidetik San Agustin hilerriraino, Altzagako Legazpi kaleko geralekutik pasatuz. Itzultzeko bidaiak ere orduero izango dira, 09:30etik 14:30era. Gero eta jende gutxiago badoa ere, oraindino milaka dira azaroaren 1ean hilerrietara hurreratzen diren uribekostarrak.