Muruetan Erandioko ontzigintzaren historiaz jabetu ahal izango dira bertaratuko direnak. Celaya edo Ruíz de Velasco Erandioko ontziola zaharretatik irten ziren eskola-ontzi batzuen nondik norakoak eta zelan eraiki ziren azalduko dituzte. Guayas, Cuathemoc eta Simón Bolivar ontziak, adibidez, Ekuador, Mexiko eta Venezuelara bidali zituzten.
Izen-ematea 944 890 140 telefonora deituz egin daiteke. Lekuak mugatuak dira.