Tailerra doakoa da, eta gura duenak aukera dauka bertan bazkaltzen geratzeko, 12 euroan. Izen-ematea aurretik egin beharra dago honako posta elektronikora mezua bidalita: ganemoserandio@erandioko-udala.net. Aurreko asteotan Erandioko Udalak inkesta bat burutu zuen herritarren artean, aurrekontu parte-hartzaileagoak egiteko 2017ra begira, EAJk eta PSE-EEk sinatutako Legegintzaldirako Planak jasotakoa betez.