Sutea eraikinaren hirugarren solairuan isiotu zen, etxebizitzako areto nagusian. Suteak gorantz egin eta seigarren solairuraino iritsi zen.Hirugarren solairuko etxebizitzaren jabeak eta zazpi bizilagunek kea arnastu zuten eta erietxera eraman zituzten. Era berean, suhiltzaile bat lurrera erori egin zen, sugarrak itzaltzeko lanean zebilenean, eta erietxean artatu zuten. 18:30ak aldera lortu zuten sua itzaltzea. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abian dago.