Astrabuduko Futbol Taldearen aurkezpena

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 3a, 16:50

Astrabuduako Futbol Taldeak antolatutako campus baten artxiboko irudia. © ASTRABUDUAKO FUTBOL TALDEA

Pasa den zapatuan, Erandioko Astrabudua auzoak harrotasunez erakutsi zuen gizonezkoen futbol-taldearen harrobia. Izan ere, Astrabuduko Futbol Taldeak jendaurrean aurkeztu zituen denboraldi berrirako dituen 26 taldeak eta ehunka jokalariak, hasiberrietatik eta Bizkaiko Preferente Mailako talderaino. Jorge Pérezek zuzendutako klubak pasa den uztailean aurkeztu zien kirol- proiektua bazkideei, zaleei, gurasoei eta jokalariei. Besteak beste, zuzendaritza-taldeak berretsi egin zituen Athleticekiko elkarlana eta entrenamenduak euskaraz egiteko programa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun