Garraioa goizeko 07:00etan irtengo da Astrabudutik, ordu bi beranduago gutxi gora behera Behobiara heltzeko. Bertan, korrikalariak utziko dituzte. 09:30ean, Behobiatik Donostiara aterako da autobusa; erdigunean utziko ditu laguntzaileak. Probaren ostean, 15:30ean, bazkaria izango dute Donostiako Alderdi Zaharrean. 17:30ean, autobusa irtengo da Astrabuduarantz. Leku kopurua mugatua da; izen-ematea honako posta elektronikora idatziz egin daiteke: astrabuduataldea@gmail.com. Bazkideek eta senideek 30 euro eta bazkaria ordaindu beharko dute. Bazkide ez direnentzat hamar euro garestiago izango da.