Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, kontzertuan "hainbat estilo eta egileren lanak joko dituzte". Sarrera doakoa izango da, aretoko leku denak bete arte.
2016. urtean, ekitaldi asko antolatu du musika-eskolak, hala nola, kontzertuak, argazki eta musika-tresnen erakusketa, bideo musikala, eta abar; horrez gainera, udalerriko hainbat auzotan ere izan du presentzia.
Udal iturriek gorarazi dutenez, "Erandioko Musika Eskola Ignacio Aldekoa ikastetxeko guraso-talde baten proiektu txiki batetik sortu zen, ardura musikalari irtenbidea eman ahal izateko, eta, gaur egun, musika ikasteko zentroa da, egia bilakatu den musika-proiektu zoragarria, musikarengatik eta musikarentzat lan egi- ten duena". Ildo berean, nabarmendu dute "musika bizitzen den zentroa" dela, "musika usaintzen den zentroa, eta erandioztar guztioi musika-amets hori bizitzeko aukera ematen digun zentroa".
Egindako ahalegin hori eskertu dute erandioztarrek. Izan ere, gaur egun, musika-eskola sortu zenetik, ikasle kopururik handiena dauka, baita musika-taldeen kopuru handia eta herritar guztiek parte har dezaketen hezkuntzari eta musikari lotutako makina bat proiektu ere.