Oro har, zergapekoek kopuru handiagoak ordaindu beharko dituzte OHZn datorren urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak egun horretan ipiniko baitu indarrean katastroaren eguneraketa. Kasu horretan, Erandioko Udalak onartutako laguntza OHZren %50eraino hel daiteke. Denera, Udalak 25.000 euroko funtsa gordeko du laguntza horietarako, Elena Perez alkateorde sozialistak zabaldu duenez.
Laguntza eskatu ahal izateko beharrezkoa izango da Erandion urte batez gutxienez erroldatuta egotea. Era berean, familia-unitateak honako diru-sarrera kopuruak baino txikiagoa izan beharko du: 15.900 euro, pertsona bakarren kasuan; 20.417 euro, bi pertsonetako sendietan; eta 22.585 pertsona bi baino kide gehiagoko unitateen kasuan.