Errefuxiatuen gaineko berbaldia antolatu du Kalezulok zapaturako

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 17a, 11:00

Errefuxiatu-talde bat, poliziaz ingurutatuta. GEORGI LICOVSKI - ARGIA.EUS

Etzi, zapatuan, "Errefuxiatuak Grezian" berbaldia izango da Erandioko Kalezulo gaztetxean, 18:30ean. Antolatzaileek galdera bitan kokatu dute gaia: "zertaz ari dira ihes egiten? Zer egiten dugu haiek laguntzeko?". Berbaldiaren bidez, "ekialde hurbileko gatazken eta errefuxiatuen zergatia" ezagutzeko parada eman gura dute. Gainera, Grezian egondako hainbat boluntario izango dira, euren esperientzia kontatzeko eta zalantzak argitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun