Zauritu bi ospitaleratu dituzte Asuako atzoko istripuagatik

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 16a, 13:15

Pertsona bi eroan zituzten atzo Gurutzetako ospitalera, N-637 errepidean ibilgailu biren arteko talkaren ondorioz. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, ezbeharra errepide horren 11,9 kilometroan jazo zen, Erandioko Asua auzotik gertu, Gurutzetako norabidean, 20:10ak aldera. Istripuaren ondorioz hiru errail itxi behar izan zituzten. Hala auto-ilara luzeak sortu ziren 21:30ak arte. Albiste-agentzien arabera, Mercedes Benz eta Peugeot 206 modeloetako auto bana izan ziren istripuan kaltetutakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun