Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu, eta Toure pertsonaia sortu du. Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltza: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak… Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. apurka-apurka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango dira...