Bihar, Erandiogoikoko auzokideakaz batuko dira EH BIlduko kideak, Gizarte Etxean, 19:30ean.
Erandioko Udal Gobernu-taldeak datorren urterako aurkeztu duen aurrekontuen zirriborroa Altzagako auzokideakaz partekatuko du gaur EH Bilduk. Hitzordua posta-bulego zaharrean ipini dute, 19:30ean. Koalizioak zabaldu duenez, hainbat atal garrantzitsuren berri emango dute eta auzotarren iritziak jasoko dituzte: "garrantzitsua da gure herrian datorren urtean zehar emango diren (eta emango ez diren) pausoak ezagutzea eta horiek gure artean zabaltzea". Sarrera irekia izango da.
Bihar, Erandiogoikoko auzokideakaz batuko dira EH BIlduko kideak, Gizarte Etxean, 19:30ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!