Azaroaren 25a Uribe Kostan

Emakumeenganako indarkeria matxista salatzeko ekimenak gaur eta bihar Erandion

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 24a, 16:47

Erandioko Emakumeen Elkarteko mobilizazio bat, artxiboko irudian.

Bihar, barikuan, azaroaren 25a izango da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Hala, Erandioko Emakumeen Elkarteak elkarretaratzea antolatuko du eguerdian, Irailaren 23a plazan. Era berean, 18:00etan zineforuma egingo dute elkartearen egoitzan. Gaur, ordea, Clara Campoamor aholkularitza juridikoa aurkeztuko dute 18:00etan, Altzagako metroaren aurrean, Emakunderen autobusean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun