Altzagako liburuzainek jakinarazi dutenez, "Baso magikoa" ikustera etorri direnek pertsonaia bereziak topatuko dituzte, edozer gerta daitekeen bidaian; hala, soinu ezberdinak izango dira entzungai.
Etzi, eguaztenean, Eneko Etxebarrietak "Baso magikoa" ipuin saioa eskainiko du Altzagako liburutegian, Jesus Aranburu kaleko 6. eta 8. zenbakien artean. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da; saioa euskaraz izango da eta 1 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Sarrera doakoa eta irekia izango da, aretoa bete arte.
Altzagako liburuzainek jakinarazi dutenez, "Baso magikoa" ikustera etorri direnek pertsonaia bereziak topatuko dituzte, edozer gerta daitekeen bidaian; hala, soinu ezberdinak izango dira entzungai.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!