Briongosek finalean galdu zuen Laura Sáez gasteiztarraren aurka, pasa den azaroaren 19an. Biak ala biak ziren faboritoak txapela janzteko. Sáezek aurre hartu zion hasieratik eta 3-0 nagusitu zitzaion Briongosi, bere eskarmentu handiagori esker. Txapelketa Euskadiko Squash Federazioak antolatu zuen, Irungo Artaleku eta Hondarribiko Hondartza kiroldegietan. Gizonezkoetan Alberto Ferreirok lortu zuen garaipena.