Sinadura-orriaren testua
2016ko maiatzaren 20an, Erandioko adin, pentsaera, eta izaera desberdinetako auzotarrok bildu ginen Pertsonen Erabakitzeko Eskubidearen inguruan berba egiteko eta bertan adostu genituen ideiak gure auzokide guztiei zabaldu nahi dizkiegu:
- Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da.
- Gure estatus politikoa eta gure etorkizuna erabakitzeko kontsultatuak izateko eskubidea dugu euskal herritarrok.
- Dagokigun eskubide hori gauzatzea lortu arte ilusioz lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, hau sinatzen dugun erandioztarrok.
- Ezinbestekotzat jotzen dugu akordio plurala lortzea erabakitzeko eskubidea bideratzeko.
Erandioko bizilaguna naizenez eta aurretik aipatutako ideiekin bat natorrenez gero, sinatzen dut adierazpen hau.