Hiru gerra-beterano espresuki gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia dauka eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz... Gerraren ondorioak.
Hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar-egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batera? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?