Udalak jakinarazi duenez, abenduaren 3ko eta 5eko jardueren helburuak dira "herritarren gaikako bilketaren parte-hartze datuak hobetzea, jasotako beira hondakin kopuruak handitzea eta jasotzen den beira hondakinen kalitatea hobetzea".
Pedalei eragiten birziklatzearen alde
Hala, abenduaren 3an eta 5ean, triziklo berezi bi ibiliko dira Erandioko plaza eta kaleetan, 10:00etatik 13:30era. Informazio-panel eta jolas parte-hartzailez hornituta egongo dira biak, eta ingurumen-hezitzaile bi arduratuko dira herritarrekiko harremana dinamizatzeaz eta Erandioko leku batetik bestera birziklatzearen aldeko mezuak zabaltzeaz.
Zehazki, abenduaren 3an, zapatuan, goizez Astrabuduan egongo dira, Josu Murueta plaza, Etxegorri eta Lurbarri inguruak zeharkatzen, baita futbol-zelaiaren inguruetan ere. Abenduaren 5ean, astelehena, Altzagan izango dira Obieta kalean eta metrok-geltokiaren eta azokatxoaren inguruetan.
Informazio paneletan, birziklatze-prozesuan herritarren partaidetzak duen garrantzia azpimarratuta ageri da eta gogora ekarri da iglu berdeetan bakarrik beirazko ontziak utzi behar direla, hau da, botilak, poteak eta flaskoak. Halaber, beira ontziak %100 birziklagarriak direla. Jolasak errazak dira eta adin guztietako herritarrei zuzenduta daude. "Pedalei eragiten birziklatzearen alde" izeneko jardueran parte hartuko dutenek opari bana izango dute.