Aitana Lópezek ordezkatuko du Elena Pérez Erandioko PSE-EEren udal-taldean

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 18a, 16:08
Aitana López, ezkerrean, eta Elena Pérez Altzagan egindako batzar ireki batean. CC-BY-NC-SA PSE-EE

Aitana López Hernández sozialista astrabuduarra da PSE-EEk Erandioko Udalbatzan duen zinegotzi berria. Pasa den abenduan, Elena Pérez Barredo zinegotzi sozialistak dimititu egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Segurantza zuzendaritzaz arduratzeko.

Lópezek 23 urte ditu, Zuzenbidean graduduna da eta hainbat ardura izan ditu Gazteria Sozialistan; Uribe Kostako koor­dinatzailea eta Bizkaiko komunikazio-arduraduna izan da. Halere, López ez da Udal Gobernuan sartuko; Pérezek eroaten zuen Gizarte Ekintza arloa Maite Pérez sozialistak kudeatuko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun