Lópezek 23 urte ditu, Zuzenbidean graduduna da eta hainbat ardura izan ditu Gazteria Sozialistan; Uribe Kostako koordinatzailea eta Bizkaiko komunikazio-arduraduna izan da. Halere, López ez da Udal Gobernuan sartuko; Pérezek eroaten zuen Gizarte Ekintza arloa Maite Pérez sozialistak kudeatuko du.