Iniziatiba horregaz, Udalak erantzungo die auzokideek aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan eskatutako antzerkiaren, azoka zaharraren eta euskararen aldeko apustuei. Daborduko, maiatzaren bukaera arteko antzezlanak iragarri dituzte.
"Desentxufatuak"
Bi euskara ikasle, "munduko euskaldunberririk zaharrenak", berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik... Publikoartera agertuko dira, euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskara maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto.
"Desentxufatuak" katarsi ariketa bat da. Euskara ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako agertokian. Baina euskara ikasle ez direnentzat ere. Euskaldun denon isla ere badirelako bi pertsonaiok. Euskaldunok ditugun desio, kexa, eta obsesio berberak dituztelako. Eta obsesioetan, bi nagusi: euskara bera eta ... bai, sexua, jakina! "Desentxufatuak" hainbat antzezlanen pasarterik onenakaz osatua dago, hala nola, "Euskera Sencilloaren Manifiestoa" eta "Larruaizetara".
Antzerki EguEnak ekimenaren egitaraua
- Urtarrilak 19, "Desentxufatuak". Tartean Teatroa.
- Otsailak 16, "Jainko basatia". Txalo Produkzioak. Aktoreak: Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi. Zuzendaria: Begoña Bilbao.
- Martxoak 16, "Francoren bilobari gutuna". Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia. Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola. Zuzendaria: Ximun Fuchs. Unai Iturriaga eta Igor Elortzagaz idatzia.
- Apirilak 27, "Atte hil aurretik" Beheko Larraine. Aktore eta idazlea: Miren Tirapu. Zuzendaria: Maika Etxekopar.
- Maiatzak 18, "FaKiu". Atx teatroa. Aktoreak: Belen Cruz, Sandra Fdz. Agirre eta Gabriel Ocina. Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta. Idazlea: Fredi Paia.