Inunziagak espainolez abiatu zuen bere kantautore-ibilbidea, baina berak aitortu duenez, hizkuntz txipa aldatzea erabaki zuen: "lehen ez nintzen kontziente euskara sustatzeak dakartzan gauza on guztiez. Euskara sustatzea nork berea zaindu eta transmititzea da, txikia zaintzea. Hori eta askoz gehiago da euskaraz egin eta abestea. Lehen ez nintzen horren jabe; orain, zorionez, bai". Hala, disko bi kaleratu ditu euskaraz orain arte: "Berreginez" lana 2013an, pop doinuez armatuta; eta Hiru urte beranduago, "Da nola", Karmele Igartua, Bernardo Atxaga eta beste zenbait euskal idazleren poemak musikatuta.
