Hitzarmenak hartzen dituen ekitaldiak dira Erandioko Udalak berak antolatutakoak edo modu nabarmenean parte hartzen dituenak. Besteak beste, honakoak daude jasota: "zaindariaren jaiak", txupinak, piroteknia-ikuskizunak, kuadrillen jaitsierak, motor txikien lasterketak, kayak- edo kanoa-estropadak, kontzertuak, erromeriak, suzko zezenak, goitibehera-jaitsiera, itsasadarreko arrantza- eta nasapuntako txapelketak eta Osasun Jaia. Horiez gainera, sanlorentzoetan eta sanagustinetan Udalak eskatu ahal izango du anbulantzia baten eta osasun-langileen zerbitzuak 22:00ak eta 05:30ak bitartean. Horretarako, Udalak gune bereziak ezarri beharko ditu.
Hitzarmenak aurreikusitako beste kirol-ekimenak honakoak dira: 4x4 auto-triala, herri-krosa, herri-kirolak, motorren kontzentrazioak, Erandioko arraun-estropada, Erandio-Erandio txirrindularitza-klasika, Erandioko bira zikloturista, umeen bizikleta-festa, itsasadarreko piragua-zerbitzua, eta udal-instalazioetan egingo diren kirol-lehiaketa denak.
Kultur ekitaldiak
Erandioko Udalak eta Gurutze Gorriak luzatutako akordioak zenbait kultur ekimen barne biltzen du: Gabonetako Umeen Programa, Txikien Txanda, Kanpomartxo, San Juan, orkestra duten dantzaldiak, kontzertuak, nekazaritza-azokak, Habanera Jaialdia, Folklore Jaialdia eta su artifizialak. Oro har, akordioa baliagarria izango da Eusko Jaurlaritzak 4/1995 Ikuskizunen Legean aurreikusitako ekimen denetan; era berean, Udala ez den beste erakunde publiko batek ekitaldiren bat baimentzeko anbulantziren bat egotea eskatzekotan aplikatuko da luzatutako hitzarmena.
Gurutze Gorriak ErandioKo Udalarentzat zerbitzua emango duenean ezin izango du bertan izango den anbulantzia beste nonbaiten edo norbaitentzat zerbitzua emateko. Era berean, Gurutze Gorria izango da osasun-zerbitzua emango duten langileen enpresaria; hala, testuak finkatu duenez, ez da inolako harreman juridikorik izango langileen eta Erandioko Udalaren artean.