Ganemos Erandiok eta EH Bilduk salatu zuten Rodríguezek beste auzokide bati "liskarra eragin" ziola eta EH Bildu koalizioaren udal-taldeak gutun publiko batean kritikatu zuen. Talde bien ustez, jarrera "liskartsu" hura ez zen bake-epailea izateagaz bateragarria. Kasu bietan, Rodríguezek Abaroa enpresak kaltetutako auzokide gisa aurkeztu zuen bere burua.