Domekan, hilaren 12an, elkartasun-ekimen batek beteko ditu Astrabuduko kaleak. Bertako Extremadurako Etxeak antolatuta, herri-lasterketa batek umeen minbiziaren ikerketarako dirua batuko du, Gurutzetako ospitaleko La Cuadri del Hospi izeneko elkartearen bidez. Probak hiru formatu izango ditu: hamar kilometroko martxa, 09:00etan irtengo dena; neska-mutilen lasterketa, 100 eta 500 metro bitarteko distantzietan, 12:00etan; eta, azkenik, 12:30ean helduen lasterketa, lau kilometrokoa. Daborduko, dortsalak eros daitezke Extremadurako Etxean, 2 euroan umeenak eta 3 euroan helduenak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!