Aurten, osagai bereziak izango ditu, barikuari dagokionez: lehenengo aldiz, ogi txigortu lehiaketa egingo dute Astrabuduan, Trabudu dantzari-taldeak antolatuta. Tostada jana ez da izango auzo horrek biziko duen berezitasun bakarra. Dantzariek Lantzeko Inauteriak ekarriko dituzte Mendiguren plazara, Miel Otxin gaiztoa jazarri eta epaitzeko. Gau horri, ostera, doinu ezberdin bi ipiniko dizkiote: Akerbeltzen erromeria Astrabuduan bertan; eta Takoni eta Indive disko-jartzaileena Kalezulo gaztetxean, betiko jolasen gaiaren gaineko mozorro-festan.
Bestalde, zapatuan, ohiko programazioaz aparte, Goi-Alde dantza-taldea ere ausartuko da Lantzeko Inauteriak irudikatzen, Euskadi plazan. Domekan, Musika Bandak itxiko ditu Aratusteak.
Egitaraua
Otsailak 24, barikua
- 19:00 Tostada-lehiaketa, Mendiguren plazan, Trabuduk antolatuta.
- 20:00 Kalejira Mendiguren plazatik.
- 20:30 Miel Otxinen epaiketa eta Lantzeko Inauterien dantzak, Mendiguren plazan. Ondoren, txokolate- eta tostada-jana.
- 22:00 Sari-banaketa eta Akerbeltz taldeagaz erromeria, Mendiguren plazan.
- 23:00 Mozorro-festa, Kalezulo gaztetxean.
Otsailak 25, zapatua
- 11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako jarduerak, lehengo azokan eta Mendiguren zein Euskadi plazetan.
- 13:00 eta 22:00 Kale-animazioa Irailaren 23 plaza, Obieta eta Jado artean; baita Murueta, Lubarri eta Trabudu artean ere.
- 17:00 Umeen mozorro-lehiaketa lehengo azokan eta Mendiguren plazan.
- 19:00 Goi-Alde dantza-taldearen Lantzeko Inauteriak, Euskadi plazan.
- 19:30 Txokolate jana, udaletxeko arkupeetan eta Mendiguren plazan.
- 19:30 Kuadrillen mozorro-lehiaketa, azoka zaharrean eta Mendiguren plazan.
- 20:00 Txokolate-jana, Euskadi plazan.
- 20:30 Mozorro-lehiaketa, Euskadi plazan.
Otsailak 26, domeka
- 13:00 Musika Bandaren kalejira Altzagatik.