Hilaren 6an, Aldarteko Lala Mujikak "Sexu eta genero-dibertsitatea" berbaldia emango du EEESKren lokalean, 19:00etan. Hurrengo egunean, Ziortza-Bolibarrera txangoa egingo dute. Egun berean, Altzagako emakumeek Batzar Nagusia egingo dute Azoka Zaharrean, 19:00etan. Martxoaren 8an, elkarretaratzea izango da 12:00etan udaletxearen aurrean. Ondoren, kalejira egingo dute Tartangaraino, hil dituzten emakumeak oroitzeko estatuaraino. 18:00etan, berbaldia izango da Josu Murueta kultur etxean.
